Bautista Barandallak, http://www.apurtu.org/ webgunean egin dioten elkarrizketan, Sanferminak espetxean nola bizi dituzten kontatzen du lehenbizi. "Umoretsu eta gogotsu" egoten direla dio, baina kaleko zaratak eta algarak entzuten dituztenean inpotentzia ere sentitzen dutela aitortu du. "Nahi duzu eta ezin duzu", azaldu du.Barandalla gaixotasun larria izan arren kartzelan jarraitzen duen hamalau presoetako bat da. Horri buruz galdetuta, Estatuak gaixo dauden presoak "txanpon truke gisa" erabiltzen dituela salatu du. "Nahi gaituzte belauniko eta suntsitu, eta horretarako erabiltzen dituzte eskura dituzten medio guztiak", esan du.Hori horrela, gaixo dauden presoek zigor bikotza jasan behar dutela uste du. "Alde batetik, hemen aurrera jarraitzea eta, bestetik, zure gaixotasunarekin aurrera egitea. Etsaiaren helburua da preso politiko guztiak suntsitzea eta horretarako erabiltzen gaituzte txanpon truke gisa", nabarmendu du.Hala ere, Barandallaren arabera, "badakite ez dutela ezer lortuko". Presoen asmoa "ahalik eta tinkoen jarraitzea" dela esan du, eta horretan jardungo dutela.
miércoles, 9 de julio de 2008
Preso gaixoek zigor bikoitza jasaten dutela salatu du Bautista Barandallak
Bautista Barandalla preso politiko nafarrak, Iruñeko espetxetik egin dioten elkarrizketan, gaixo dauden presoek bi zigor jasaten dituztela nabarmendu du. Batetik, kartzelan egotea eta bestetik gaixotasunarekin aurrera jarraitzea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario