Herritarrei hura aurkitzeko laguntza eskatu eta ordu gutxira topatu ahal izan zuen Polizia frantsesak ustez Asier Ezeiza eta Olga Comes bizi ziren etxebizitza. Aurkikuntza, Europa Press informazio agentziak jakinarazitakoaren arabera, atzo goizean egin zuten. Estatu frantseseko Segurtasun Indarrek hasiera batean xehetasun gehiago eskaini ez zuten arren -etxebizitza zein udalerritan dagoen ere ez zuten esan hasiera hartan, apartaturiko herri txiki bat zela baino ez zuten aurreratu-, iluntzerako zenbait daturen berri eman zuten: ustezko bi etakideak atxilotutako tokitik hamar bat kilometrora dagoen Montmanon udalerrian dagoela (Dijonetik 30 bat kilometrora) eta bertan Comes eta beste hiru lagun bizi zirela, baina Ezeiza ezetz. Etxearen jabeak eta bizilagunek kontatutakoarekin jakin ei zuten hori, hernaniarra ez baitzuten ezagutu. Horrenbestez, beste hiru pertsona horien bila hasi zen Polizia.
Polizia Judizialeko Terrorismoaren Aurkako Zuzendariordetzako kideek eraikina eta ingurua miatzen jardun zuten atzoko eguna, egon daitezkeen hatz marken eta gainerako aztarna genetikoen bila batik bat. Hala ere, Europa Press-ek agertu zuenez, miaketak ez zuen emaitza aipagarririk eman, Poliziak uste baitu ihes egin zuten ustezko hiru ETAko militante horiek frogak eta aztarnak desegin ahal izan zituztela Ezeiza eta Comes preso hartu zituztela jakin ondoren.
Etxea, jabearen arabera, Comesek alokatu zuen pasa den uztailaren 2an. Bai bera, bai Ezeiza miaketa lanetara eraman zituzten goizeko bederatziak aldera, eta han egon ziren ordu luzez.
Araketa lan bera egin zuten ustezko bi etakideei atzemandako autoarekin ere. Kolore berdeko Citroen C4 hori ekainean izan ei zen lapurtua, Drome departamenduan, eta matrikula faltsua zuen. Polizia iturrien esanetan, autoan pistola bat, matrikula faltsuen plakak, ibilgailuak lapurtu ahal izateko beharrezko tresneria eta ETAren gaineko agiriak topatu zituzten joan den ostiralean, Comes eta Ezeiza preso hartu zituzten egunean.
Atxiloketa arratsaldeko bost eta erdietan gertatu zen, ustezko etakideak Arceau herri inguruan auto horretan zihoazenean. Informazio agentziek aipatutako polizia iturrien arabera, errepideko kontrol bati ihes egin zioten, «Jendarmeriako agenteek Ezeiza ezagutuko zutelakoan ziur asko», gaineratu zuten, hernaniarraren argazkia Estatu frantsesean etakide bilatuenen irudiekin osatu, eta zabaldutako 30.000 karteletan agertzen zela gogorarazita. Horiek horrela, iturri horiek garrantzi berezia eman nahi izan zioten martxoan kartel horiek jarri izanari, bai polizia-etxeetan, baita beste hainbat tokitan ere, atxiloketok gerta zitezen.
Kontrolari ihes egitea lortu zutela zehaztu zuten, baina aurreraxeago istripua izan zutela beste ibilgailu batekin talka eginda. Azkenean, Mirebau sur Bez herriko jendarmeek atzeman zituzten. Atxiloketaren unean, ETAko militanteak direla esan ei zieten poliziakideei.
Etxearen miaketa amaitutakoan, Comes eta Ezeiza Polizia Judizialaren Dijoneko egoitzara eraman zituzten berriz ere -han egon dira ostiralaz geroztik-, eta, polizia-iturrien esanetan, bertan igarotzekoak ziren gaua eta gaur bertan eramango dituzte Parisera, «terrorismoaren aurkako epaile» baten aurrean ager daitezen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario