Gazte independentistek gogor salatu zuten atzo, Errenteriako kaleetan, Oarsoaldeko eta Barakaldoko bederatzi gazteen espetxeratzea. Kartzelatzeen arrazoia gainera, «independentziaren eta sozialismoaren alde antolatzea eta borroka egitea» dela adierazi zuten. Alta, erasoak eraso «Euskal Herri berri bat eraikitzeko» borrokak ez duela etenik izango nabarmendu zuten bertan bildutako mila lagun inguruk.
Bederatzi gazte independentisten kartzelatzea salatzeko manifestazioa egin zuten atzo Oreretan. «Herri bat piztutzera goaz, etorkizuna independentzia» lelopean mila pertsona batu ziren Alamedan, gazte independentistek deitutako hitzordura.
Erasoak eraso independentziaren proiektua eraikitzeko abian duten borroka ez dutela deuseztatuko adierazi zuten atzo gazte independentistek Errenteriako karriketan. Gainera, «beste ehunka» gazte aste honetan bertan espetxeratu dituzten bederatzi gazteek utzitako lekukoa hartzeko prest daudela nabarmendu zuten.
Nafarroa Beherean, Donostian, Burlatan, Gasteizen eta Uribe Kostan gertatu bezala, apirilean Oarsoaldeko eskualdeari «indar armatu espainolen razzia politikoa» egokitu zitzaiola gogoratu zuen Ion Telleria gazte independentisten eledunak. Polizia operazio horrek, bost eguneko tartean, 29 miaketa eta 17 gazteren atxilotzea ekarri zuen; aste honetan bertan, gainera, beste 9 gazteren espetxeratzea ere ekarri du.
Gazte horiek guztiak «independentzia eta sozialismoaren alde antolatzeagatik eta borrokatzeagatik» atxilotu dituztela azaldu zuen Telleriak. «Sistemaren eskutik jan ordez, Euskal Herri berri bat eraiki nahi dute. Hori da beraien delitua», nabarmendu zuen. Horrez gain, gazte belaunaldi hau «sistemaren porrotaren erakusgarri» dela adierazi zuen. Finean, haren ustez, ez hezkuntza sistemak, ez eta telebistak edota salbuespen estatuek ez baitute lortu gazte horien «asimilazioa».
Euskal Herrian barna, gazte independentisten aurka abiatuko operazio hauek gazteria «etsitzea, beldurtzea eta ezinaren eraginez borrokatzeari uztea» dute helburu gazte independentisten eledunaren hitzetan. Bestalde, beste funtzio bat ere badu errepresioak, bere esanetan, EAJk eta PSOEk beren helburuak gauzatzeko «independentziaren aldekoak joko- zelaitik kanpo» utzi behar dituzte. Haatik, «legeak ezarritako muga» alda daiteke gazteen aburuz, eta Euskal Herri independente baten alde lanean jarraitzeko deia egin zuten. Gaurdanik, «Euskal Herri berri hori» eraikitzen ari da beraien ustez. Horren adierazgarri, Oreretan bezala, sanferminetan erabat murgilduta dauden gazte independentista lesakarrak ere manifestazioa egin zuten atzo. Araia eskualdean, berriz, asteburuan zehar mendi martxa egiten ari direla gogorarazi zuen Telleriak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario