Xabier Makazaga Torturaren Aurkako Taldeko kidea
Joxe Arregi hiltzeraino torturatzeagatik auzipeturiko bost polizietatik ez dago bat bera geroztik espainiar Polizian ardura handiak izan ez dituena
Aste honetan, Joxe Arregi hiltzeraino torturatu zuen polizietako bati eskaini dioten ohorezko hiletak oso argi utzi du, berriro ere, zein den espainiar Estatuko errealitate krudela torturari dagokionez. Are gehiago, kontuan hartuz hilketa ikaragarri haren ostean zer nolako kargu garrantzitsuak bete izan dituzten hura torturatzeagatik auzipeturiko torturatzaile guzti-guztiak. Ez soilik hil berri den Juan Antonio Gil Rubiales komisarioak.
1981eko otsailaren 13an Carabanchelgo Ospitale-Kartzelan sartu zutenean, Joxe Arregi txikituta zegoen torturen eraginez. Ordu gutxi batzuen buruan hil zen, eta norbaitek autopsiako argazkiak isilean eman zituenean berriak izugarrizko eragina izan zuen: Euskal Herrian inoiz egin den greba orokor zabalena lekuko.
Hain izan zen handia eskandalua, agintariek ikerketa bat abiaraztea beste erremediorik ez zutela izan, eta torturetan parte harturikoak gutxienez 73 polizia izan zirela frogatu arren, haietako bost besterik ez zituzten auzipetu: Juan Antonio Gil Rubiales, Julián Marín Ríos, Juan Antonio González García, Juan Luis Méndez eta Ricardo Sánchez. Beste 68en izenak ezkutuan geratu ziren.
Eskuzabaltasun hura ez zitzaien, ordea, aski iruditu Polizia zein Armada buruei eta denek egin zuten ahal bezainbeste presio azkenean soilik bi lehenak epaitu zituzten arte. Eta ziur presio berberaren eraginez absolbitu zituztela biak lehen bi epaiketetan.
Azkenik, Arregi hil eta ia 9 urtera, Auzitegi Gorenak kondenatu egin behar izan zituen. Ukaezina zen Arregiren oinazpetako erredura ikusgarriak poliziek komisarian eragindakoak zirela. Hori bai, halako kasuetan ezarri ohi duen kondena barregarri bat ezarriz, eta bi torturatzaileek ez zuten hura inolaz ere oztopo izan Polizia barnean gradu gorenera heltzeko: komisario-nagusi.
Juan Antonio Gil Rubialesen kasuan, gainera, 1985ean Iruñean inspektorea zela, kazetariek in fraganti harrapatu zuten, kalez jantzitako beste 11 poliziekin batera, manifestazio bateko partaideak beisboleko bate eta katez jipoitzen. Mikel Zabalza hiltzeraino torturatu zutelako beren samina agertzen ari ziren herritarrak jipoitzen, hain zuzen ere.
Torturatzaile hau Tenerifeko komisario-nagusi izan da hil arte, eta beste kondenatuak, Julián Marínek, urteak daramatza Quito-ko enbaxadan, «Agregado de Interior» gisa. Bai, Ekuadorren, non 1986an espainiar poliziek hain bortizki torturatu zituzten Angel Aldana eta Alfonso Etxegarai errefuxiatuak.
Hasieran auzipeturiko beste hiru poliziak ere bizkor heldu ziren goi-kargutara: Ricardo Sánchez «Brigada Central de Policía Judicial»-eko inspektore-nagusi zen jada 92an, eta Juan Luis Mendez Madrilgo «Brigada Provincial de Seguridad Ciudadana»-ko buru 94ean.
Juan Antonio González Garcíak ere oso kargu garrantzitsuak bete izan ditu, eta gaur egun «Comisaría General de la Policía Judicial»-eko buru da. Beraz, Joxe Arregi hiltzeraino torturatzeagatik auzipeturiko bost polizietatik bat bera ere ez dago geroztik espainiar Polizian ardura handiak izan ez dituena. Horra torturatzaileek espainiar Estatuan duten inpunitateari buruzko datu ezin esanguratsuagoa.
Eta bost horiek heldu diren karguetara heldu badira, nork pentsa dezake ezezagunak zaizkigun Arregiren beste 68 torturatzaileekin beste horrenbeste gertatu ez denik? Izan ere, espainiar torturatzaileek ez baitute inondik ere nazioarteko erakunde guztiek eskatzen duten zigorra jasotzen. Alderantziz, haiek behin eta berriro kondekoratu eta kargu gorenetarako bidea errazteaz gain, espainiar agintariek eredutzat jartzen dituzte, hiletetan sekulako ohoreak eskainiz.
Noiz arte?!

No hay comentarios:
Publicar un comentario