Utzi pakean LeitzaGaur hainbat herritar bildu gara, leitzarrok eta Leitza inguruan Guardia Civil-en eskutik jasaten dugun jazarpena eta errepresioa salatzeko. Zerrenda luzea da oso, 100 urtetik gora pasa baitira Leitzan daudenetik: atxiloketak, tiroz zaurituak, torturatuak, isunak, kontrolak... eta Maxurrenea etxea ere okupatuta daukate herritarren nahiaren gainetik! Ugariak dira Leitzako herritar askok jasan behar izan ditugun erasoak.Eraso hauek guztiak ahaztu gabe, ez baitira ahaztekoak, bereziki salatu nahi dugu azken hilabeteotan gertatzen ari dena, azken hilabeteotako Guardia Civil-aren jarrera: - Errepide kontrolak ia egunero.- Otsaileko arratsalde batean, herri guztiko sarrera-irteeretan kontrolak jarri eta herrian barrena armak eskuan, 20 bat herritar identifikatu zituzten; apirileko goiz batean ere errepikatu zuten jokaera bera.- Maiatzaren bukaeran egin zen "NafarRok" kontzertu egunean, 4 orduz kontrolak jarri zituzten herriko sarrera-irteeretan, ordu luzez erretenituta eduki zituzten kontzertura zetozen edota herrira heldu ziren hainbat eta hainbat lagun, goitik beherako arakaketak jasan zituzten, nikiak eta sudaderak lapurtu zizkieten... Larriena, hala ere, honako hau izan zen: kontrolean galdeketa ilegalak egin zizkieten Guardia Zibilak hainbati eta, guk dakigula, hiruk belarrondoak ere jaso zituzten. Aipatu behar dugu, egun horretan berean ere, Doneztebetik Leitzarako errepidea osotara itxi zutela 6 patrolekin: inork ezin zuen pasa eta, jende ugarik atzera buelta eman zuen edo, kontrola kendu zuten arte ezin izan zuen bere bidea jarraitu.Baina, zoritxarrez, kate honetan ez dago etenik eta, azken egunotan bide beretik dabiltza: prentsatik jakin dugunez, gazte bati Basakabi inguruan kotxea geldituarazi eta atera, lurrera bota, biluztuarazi eta larrugorritan eduki dute, pistola eskuan zuten "paisanozko batzuk", ia ordu betez. Egun honetan Guardia Zibilaren helikopteroa herria inguratu zuen hirutan. Aste horretan kotxe eta jende susmagarria ibili da eta dabil, herriko leku ezberdinetan ordu luzez "egonean" (7 ordutik gora), kotxe barruan 2 pertsona susmagarri, beste kotxe bat txanda egitera etorri arte.Argi dago, beraz, herritarrontzat egoera jasanezina bihurtzen ari dela; arriskutsua ere bada, jarrera bortitza duten hauek armatuta baitabiltza gure herrian.Azaldu dugun hori, Guardia Zibilak Leitzan nahiz Euskal Herri osoan duen ohiko jarrera da. Herritarron eskubideen ukazioaren bermea izan dira beti, eta hala izaten jarraitzen dute egun ere. Gertaera hauek salatzeaz gain, errepresioa ez dela bidea argi dugu. Elkarrizketarekin eta euskal herritarron eskubideak onartu eta errespetatuz bakarra gaindituko dugula egun bizi dugun gatazkaBukatzeko Ekainaren 20an Leitzako Lopeneko Itturrian, iluntzeko 8etan KONTZENTRAZIOA eginen dugu guzti hau salatzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario