Rueda de prensa de Etxerat para denunciar la represión sufrida por los presos políticos vascos e ha llevado al recluso navarro Mikel Gil Cervera, Kurika.
Euskal Presoak Euskal Herrira!
Etxerat elkarteak benetako kezka agertu du gaixotasun larriak dituzten presoen inguruan eta gizarteari konpromisoak hartzeko dei egin dio.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:
Mikel Gil gaixotasun larria duen preso politikoak bizi duen egoerak erakusten digu, PSOEren gobernuak EPPK-ko kideen aurka darabilen politika hiltzailearen tamaina. Beraien legeen arabera kalean egon behar litzateken preso bati, buruko gaixotasun larri eta sendaezina duen preso bati, muturreko neurriak ezartzen dizkiote. Isolatuta hainbat hilabetez, bere etxetik hurrunduta, eta gainera, aurrez bazuen konfiantzako mediku baten asistentzia debekatu egin diote. Mikel heriotzara bultzatu nahi dute bere ideiei uko egiten ez diolako.
Politika hiltzaile honen bidez PSOE-k xantaia egiten die egunero preso politikoei, muturreko neurrien bidez presoak makurrarazi nahi ditu, bere ideia politikoak baztertu ditzatela lortzeko asmoz: Errendizioa edo heriotza.
Gure kezka agertu nahi dugu momentu hauetan Mikel Gil eta gaixotasun larriak dituzten gainontzeko 13 preso politikoek bizi duten egoeraren inguruan. Ohartarazi nahi dugu, espetxean dituzten muturreko bizi baldintzek beraien bizia arriskuan jartzen dutela.
Egoera onartezin honen aurrean, exijitzen dugu EPPK ko kideen aurkako salbuespen neurriak alde batera utzi eta beraien eskubideak errespetatu ditzatela. Gaixotasun larriak dituzten preso politikoen berehalako kaleratzea exijitzen dugu.
Dei bat luzatzen diogu euskal jendarteari norabide horretan mobilizatzen eta presioa egiten jarraitu dezan, EPPK-ren aurkako salbuespeneko politika hiltzailea geldiarazi behar dugu.
Gaixotasun larriak dituzten presoak kalera!
Mikel Gil Kalera!

No hay comentarios:
Publicar un comentario